AhetzeAinhoaArbonaAzkaineBiriatuZiburuGetariaHendaiaDonibane-LohizuneSenpereSaraUrruña
Tourisme et vacances Pays Basque
Donibane-Lohizune ? Hendaiako Turismo Bulegoen gune ofiziala
Ongi Etorri > Aktibitateak > Ibilaldiak >  Ibilaldien egitaraua


 Ibilaldien egitaraua


URRUña : ITSASO ETA MENDIAREN ARTEAN

Zatozte Insola aran ttipia ezagutzera, Larrungo euskarrietan. Abiatzeak, oihan gozo baten itzalean, freskotasun estimagarria ekarriko du...

GR10, Pirinioetan izugarrizko ibilaldiak egiteko gomita luzatuz, zonbait hektometroz hartuko gaitu. Paisaia orduan itsasoa eta Larrun mendateari irekiko zaie...

Goizetan, oihaneko zuhaitz eta loreak ezagutu, eguneko gune gorenera igan aitzin : Ziburuko Mendia. 411 metroko goratasun hartatik, igotzeko bota dituzuen izerdiak fite ahantziko dituzue, euskal itsas bazterreko panorama zoragarria ikustean !

 

 

BIRIATU : FAMILIA ARTEKO IBILALDIA

Biriatu herritik abiatuz, zatozte euskal artzaintzaren ezagutzera... Haurrek pottokak eta ardiak ikusten ahalko dituzte kalbarioaren Mendia igaitean... honen izena ez egokia izanik hain baita erraz eta lasaia...

Haurrak okupatzeko, galdetegi bat bakoitzari emanen zaio ibilaldiaren hastapenean. Fauna eta landarediari buruzko galderen erantzunak, ibilaldiaren denboran aurkituko dituzte, izadia begiratuz edo Stéphaneren hitzak entzunez.

Goizalde gozo honen bukaeran, sari gisa opari ttipi bat eskainiko zaie parte hartzaile gazteei...

SARA : MENDI BASA

Sarako leizeetatik abiatu eta, oraindik arrunt basa den Atxuria mendatera helduko zarete ibilaldi goizalde horretan.

Bi pago handi eta arditegi zahar baten itzalean lehen pausa baten parada izanen duzue. Urrunago, errekasto bat zeharkatu eta, eguneko gailurraren norabidea hartuko duzue : Saiberri, 506 mko goratasunean, Urdazuriko arroa eta Nafarroara ematen duen panorama eskaintzen duen ikustokia...

Goizaldearen beste partea, lehen leku hauetan asko praktikatzen zen kontrabandoa eta euskal geologia ezagutzeari dedikatuko zaio...

 

         


disponibilidad de alojamiento
Hotelak
Etxe
ostatuak
Bizitegiak
Oporretako
alokatzeak
Akanpalekuak
Egonaldietarako
proposamenak





Gure liburuxkak aurki itzazue
Gure liburuxkak eska itzazue
version française
version basque
English version
Versióñ española



Logo de Terre et Côte Basques, Site officiel des Offices de Tourisme du Pays de Saint-Jean-de-Luz – Hendaye