AhetzeAinhoaArbonaAzkaineBiriatuZiburuGetariaHendaiaDonibane-LohizuneSenpereSaraUrruña
Tourisme et vacances Pays Basque
Donibane-Lohizune ? Hendaiako Turismo Bulegoen gune ofiziala
Ongi Etorri > Ibilbide turistikoak > Suzko ibilbidea > Ibilaldi gormenta suzko lurrean


Ibilaldi gormenta suzko lurrean

Urruña, Lapurdiko herri xarmagarria, bertan tokiko mozkin bi ekoizleek haien etxaldean hartuko zaituztete. Onjo Leku Etxeko Sébastien Fourcadek, haren etxaldeko bisita antolatzen du, hitz-ordua hartu ondoren. Goizetan, Pantxika eta Xabi Zozaiak, erakusten dizuete gasna nola egiten den etxaldean.

Zoazte Azkainera buruz RD 810 hartuz – Donibane-Lohizuneko norabiderantz. Donibane-Lohizune eta Azkaineren artean RD 918an, geldi zaitezte Lanzelai Ofiziale gunean, Txopinondo Sagarnotegian. Benetakoa eta berezia, zatozte eremu museografiko baten ikustera, DVD erakustaldiekin, upeltegiaren bisita eta sagarnoaren dastatzearekin (sagarno, sagar zuku eta likoreak).

Berriz har ezazue bide hau eta Senpere, opor-herri berdean sar zaitezte. Bertan, bisitatzen ahal den XV. Mendeko eihera erreberritua aurkituko duzue, bai eta eliza, XIX. Mendeko ikuztegia, eta ongi begira itzazue Sorginen jauregiaren aurriak. Izadiaren erdian, « barne itsaso » biziki ongi antolatu ttipi bat eskaintzen dizue : ibilaldiak lakuaren inguruan, ur-aktibitateak eta arrantzari eskaini eremu bat. Atseden, lasaitasun eta adiskidetasun toki bat familia osoarentzat.

 

 

 

 

Eta Frantziako herri ederrenetakoa sailkatua izan den Sarara hel zaitezte. Larrun euskal mendi mitikoaren oinean, ingurune berde batetan, Euskal Pastizaren Museoa bisita ezazue gustua, zaporea eta ondareko pastiza honen egiteko moldearen etapen historiaz jabetzeko joan den mendeko familia batek egiten zuen moldean. Ez ezazuela begira bakarrik, baina krema edo gerezia edo lekuan berean sortutako beste euskal jaki gozoekin prestatu pastiza hau goza ezazue.

Bide gormentaren geldiune saihestezina.

Har ezazue benten norabidea, Oreka Gasnategia aurkituko duzue, eta han egiten den behi gasna misto (behi-ardi) famatua dastatzea proposatuko zaizue.

Herritik jalgi aitzin, denbora pixka bat hartu burguraino joateko, elizan sartzeko, kanpandorre berri-berria eta etxe tradizionalak begiratzeko. Igo zaitezte, ondotik, San Inazio lepotik eta, Larrungo Tren geltokiaren parean, har ezazue eskuineko bidexka eta Ortillopitz Etxea aurkituko duzue. 1660ko benetako euskal etxea da. Gai ezberdinak aipatzen dira zonbait sekretu batzuk hunkitzeko.

 

Amarru lagungarriak :

  • Senpere ezagutzeko bisita, ostegunean 10:00etan.

  • Sentsazio azkarrak gustukoak dituztenentzat, infernuko tirolina eta Senpereko lakuaren gainetik ibiliko zarete. 

  • Autozerbitzu berezia Onjo Leku Etxean, produktu freskoak erosteko : barazki, arraultze eta oilasko.

  • Uztaila eta Abuztua : Oreka gasnategiaren bisita kitorik astelehenero 15:00etan.

  • Eskoletako opor guzietan, « Plus Bisita » Euskal pastizaren Museoan, ostegunetan, 15:00etan : zuen pastiza egin ezazue gidarekin eta dasta ezazue.


disponibilidad de alojamiento
Hotelak
Etxe
ostatuak
Bizitegiak
Oporretako
alokatzeak
Akanpalekuak
Egonaldietarako
proposamenak





Gure liburuxkak aurki itzazue
Gure liburuxkak eska itzazue
version française
version basque
English version
Versióñ española



Logo de Terre et Côte Basques, Site officiel des Offices de Tourisme du Pays de Saint-Jean-de-Luz – Hendaye