
Azkaine, herri ttipi polita, oporretako estazio berde gisa sailkatua, herri loretsuak labelizatua (3 lore). Heltzean, Erromatar zubiaren guneko norabidea har ezazue, toki oso erosoa, atsedenerako, pik-nikarako eta arrantzarako aproposa. Burgura iganez, aztarna sendoko monumentu historikoa sailkatua den eliza miresgarria aurkituko duzue. Eraikinean sartuz, horren arkitektura osoa ongi begira ezazue, bai eta euskal elizen ezaugarri diren zurezko selauruak. Oren guziz, elizari buruzko komentarioa eta argiztapenaz balia zaitezkete. Ibilaldi zaleentzat, joan daitezela Azkaineko Turismo Bulegora, zonbait xendera aurkitzeko.
Goazen Sarara, Frantziako 150 herri ederrenen artean sailkatua, oporretako estazio berdea labelarekin. San Inazioko bidea hartuz, Larrungo Tren geltokira zuzenki heltzen zarete. Huts egin behar ez den geldiunea, kremailerazko trenak, Larrungo maldak 35 minutaz igaitea proposatzen dizue. Gainean, Euskal Herriak eskaintzen ahal dizuen panorama ederrenetakoa mirets ezazue, Espainol Kostatik abiatuz, Landesetako plazetara.
San Inazio lepoa jaitsi eta burgura hurbildu, bertan nahi duzuen denbora pasa dezazuen lapurtar etxeen edertasuna, eliza eta haren kanpandorre berri-berria ongi begiratzeko.

Sarako Historiaurreko Leizeen bidea har ezazue, ondoren, garai hartako Euskal Herriko biziaren eta urak mendeetan alimaleko kareharrizko mazizoan egindako lan azkarraren lekukoak baitira. Presta zaitezte bidai iniziatiko luze ikusgarria eta emozioez betea bizitzera, natur gune apartekoan, bertan Historiaurrea, Ohidurak eta Legendak uztartzen direnean.
Berriz abiatzean, Lizarrieta Lepoaren oinean, geldi zaitezte Etxola Abere Parkean ttipi eta handien plazerrarako. Mundu osotik etorritako etxeko abere asko aurkituko duzue, hauetariko batzuk gure aitatxi-amatxien etxaldeekin batera desagertzen direlarik. Zuen ibilaldi denboran, zonbait gozoki eskatzera ausartuko diren hainbat abere aske aurkituko duzue.
Berriz har zuen ibilgailua eta, Lapurdiko bihotzean, duen arkitektura aberatsa eta bastida gisako antolaketari esker Frantziako herri ederrenen artean sailkatua den Ainhoa herrira joan zaitezte. Karrika luze eta bakarra du, eta honen bazterrean, lapurtar etxe miresgarriak. Geldi zaitezte Ondarearen Etxean Ainhoa eta Xareta lurraldearen historia molde poetikoan kontatzen duten erakusketa eta pantaila panoramikoan emana den 25 mntako filma ikustera.
Amarru lagungarriak :
Sarako Elizaren kanpandorrearen bisita,
Sara Herriaren bisita komentatua asteartero 10:00etan,
Xendera asko 3 herri horietatik abiatuz.
Ahetzen, hilabeteko 3. igandearekin, zaharkeri merkatua, herrialdeko garrantzitsuenetakoa.
