Pastorale à Sare

Quand le village de Pagolle vient jouer sa pastorale à Sare ! Pagolarrak Sararat heldu direlarik pastorala antzezterat !

Chaque année, un village de Soule crée une pastorale.

Cette année, il appartenait au village de Pagolle, de créer et d'interpréter cette pastorale et d'en choisir le thème.

Urtero, Xiberoako herri batek pastoral bat sortzen du.

Aurten, Pagola herriak zuen pastorala sortu behar, gaia hautatuz eta antzeztuz. 

Généralement, cette pièce de théâtre chantée et dansée met en avant une personnalité et une page historique relatives à la Soule et plus généralement au Pays Basque.

Cette année, ils ont dont choisi d'évoquer la vie de Dominique Garat. Lorsqu'il siégeait au Biltzar du Labourd, il avait été désigné par ses pairs comme représentant à la convocation des Etats Généraux par Louis XVI. Défendant le pouvoir jacobin, il réalisera (trop tard) les conséquences qui en découleront  pour sa province du Labourd et pour le Pays Basque.

La pastorale 2019 met donc en scène une période historique douloureuse pour les basques : celle de la Révolution, notamment pour Sare avec l'extradition de la moitié de la population et l'exécution sauvage d'une habitante du village : Madeleine Larralde.

Gehienetan, kantatua eta dantzatua den antzezlan honek pertsona ezagun bat edo Xiberoako edota Euskal Herriko gertakizun historiko bat agerian ezartzen du.

Aurten, Domingo Garat-en bizia kondatzea hautatu dute.

Lapurdiko Biltzarrean aulkia zuelarik, bere parekoek, Luis XVI-ek deitutako Estatu Nagusietan arduradun gisa izendatu zuten. Botere Jakobinoa sostengatuz, ohartuko zen (berantegi) horrek bere Lapurdiko probintziarentzat eta Euskal Herriarentzat eraginen zituen ondorioez.

2019ko pastoralak, euskaldunentzat samina izan zen garai historiko bat oroitarazten dauku: iraultzarena, saratarren erdia erbesteratua izan baitzen eta herritar bat Madalen Larralde, salbaiki garbitua izan baitzen.​

A la suite des deux représentations magistralement menées, fin juillet et début août, dans leur village de Pagolle, en Soule, les participants ont exprimé le souhait de se produire à Sare, dans le village où les principaux événements se sont déroulés.

Xiberoan, Pagolako herrian, uztail hondarrean eta agorrila hastapenean ezin hobeki antzeztutako emanaldien ondotik, antzezleek Saran aritzeko gogoa adierazi dute, bertan iragan baitziren gertakari gehienak.

Le village de Pagolle viendra se produire et montrer sa pastorale « Domingo Garat » le samedi 31 août au nouveau fronton de Sare à 15h30.

Pagolarrek beren « Domingo Garat » pastorala antzeztuko dute agorrilaren 31n, 15:30ean  Sarako pilota plaza berrian.​

Tarifs / Prezioak :

  • 15 € pour les adultes / 15 € helduentzat

  • Gratuit pour les moins de 12 ans / Urririk 12 urtepekoentzat

Il s'agit d'un spectacle en basque mais accessible au non-bascophone grâce à l'achat d'un livret proposant les textes en français au tarif de 5 €. 

Euskarazko ikusgarri bat da, baina euskara ez dakitenek segi dezakete, testuak frantsesez idatziak diren 5€ko liburuxka erosiz.

Restauration, talos et buvette sur place / Jatekoa, edatekoa eta taloak lekuan berean.

Infos : Bureau d'accueil touristique de Sare : 05 59 54 20 14 / Xehetasunak: Sarako Turismo  bulegoan: 05 59 54 20 14

RÉSERVEZ VOTRE PLACE
 

Crédit photo: Xabi Caset

© 2015 Pays de Saint-Jean-de-Luz - Terre et Côte basques. Tous droits réservés. Mentions légales - Crédits - CGV - Plan du site - Accessibilité - Réserver sur toute la côte basque.
';